XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKALDUNEN AMERIKA

Euskal Astea (eta bertze bat) zortzigarren probintzian

Bi aste Ameriketan: Estatu Batuetan zehatzago, indio eta bakeroen filmeak kokatzen diren tokian izan gara.

Hiru hegazkin eta egun oso bat behar izan genituen ailegatzeko (bidai arina, garai batean hemendik joandako artzainek egin behar izan zutenarekin konparatuz gero).

Tiro hotsen ordez, txanpon eta diru-makinen zalaparta gailendu da, apostua legalki onartua dagoen Estatu Batu bakarrean, Nevadan.

Renoko Aste Nagusira joateko ideia ez zen gurea izan, NABO-k (North American Basque Organitation) Renoko aste nagusia zela eta Euskal Herritik joan ginenak Donosti Ereski korala, Koldo Iparragirre trikitilaria barne, Urruñako Kuxkuxtu txaranga (noiz hasi bai, baina noiz bukatuko duten inoiz jakiten ez den horiek) eta bertsolariak izan ginen (Bizkaitar bat eta Nafar bat, hango Euskal komunitatearen gehiengoa ordezkatuz); baina besta osatzeko Renoko, Boiseko, Chinoko, San Franciscoko dantza taldeak izan genituen lagun, Gaupasa eta Noka musikariak ahantzi gabe.